BURMUINA eta NERBIO SISTEMA

Garuna edo burmuina burezurraren barruan babestua dago. Ordenadore baten disko gogorraren antzekoa dela esan genezake, gorputzak egiten duen guztia kontrolatzen duelako. Pentsamenduak, oroitzapenak eta baita emozioak ere bere ardurapean daude eta berak gordetzen ditu. Garuna etengabe lanean ari diren "neurona" izeneko milioika zelulez osatua dago.


Neuronak beren artean eta gorputzeko beste nerbio-zelula batzuekin lotuta daude. Nerbio-zelula horiek, hari finen antzera, gorputz guztira zabaltzen dira (nerbio sistema) eta, denek batera lan eginez, gorputzeko atal guztietatik etengabe irizten zaizkien mezu edo seinaleak garraiatzen dituzte, mezulariak balira bezala, seinaleak hartuz eta bidaliz
AZALPEN BIDEOA

Iruzkinak