AINTZINAKO TXINA (12. eta 13. orrialdeak)

TXANELA 

Egun on guztioi!

Aurreko astean, txanela liburuko komikia eta txinaren kokalekua ikusi genuen. 

Gaur berriz Aintzinako Txina ikusiko dugu. Txina urteetan zehar aldatzen joan da eta aro desberdinak bizi izan ditu: Neolitoa, Brontze Aroa, Urre Aroa, Guda Garaia, Qin Dinastiaren Garaia eta Han Dinastiaren Garaia.
Txinan hainbat dinastiek gobernatu zuten (Quin dinastia, Han Dinastia...). Beraiek agintzen zuten Txina osoan.
 
Bideo hauetan Antzinako Txinako bizimodua ikus dezakezu:
Bideoa1. Antzinako Txina (gainean KLIK egin)
Bideo2. Antzinako Txina (gainean KLIK egin)
Bestalde, aurreko astean ikusi genuen bezala, Txinatar zibilizazioa Ho Ibaiaren (Ibai Horiaren) inguruan sortu zen.
 
Hortaz, goiko eskemak eta 12-13. orrialdeak ongi irakurri ondoren, 12.orrialdeko galderak eta hemen behean dauden galderak erantzun. 
  1. Ze arotan agertu zen lehen txinatar idazkera? 
  2. Nondik dator ``Txina´´ izena? 
  3. Zergatik dinastia guztietatik Qin dinastia da famatuena?
  4. Zertarako eraiki zuten Harresi Handia? 
  5. Ze dinastiak bukatu zuen Harresi Handia? 
Bihar blogean erantzunak jarriko dizkizuegu. 
Animo ! ! !
Jon, Ane eta Mikel

Iruzkinak