ASTELEHENA GAURKO LANAK!

ASTELEHENA. MARTXOAK 30 

TXANELA


Aurreko astean Aintzinako Txina ikusi genuen. Izan ere, Txina urteetan zehar aldatzen joan da: Neolitoa, Brontze Aroa, Urre Aroa, Guda Garaia, Qin Dinastiaren Garaia eta Han Dinastiaren Garaia.


Baita ere ikusi genuen Txinan hainbat dinastiek gobernatu zutela, eta dinastia famatuena Qin dinastia izan zela ikusi genuen. 


Gaur Txinako beste hainbat gauza ikasten jarraituko dugu!! Horretarako sartu helbide honetara eta egin ``klik´´ irudian agertzen diren ikono guztiei eta dena ongi irakurri!


Interesgarria ezta? Orain diapositibetan agertzen diren galderak erantzuten saiatu.  Horretarako etxeko paper batean erantzunak apuntatu (a, b, c)  eta bihar blogean erantzun zuzenak jarriko ditugu. ANIMO!!


ANE, JON eta MIKEL

Blogaren aurreko sarreran Gaztelanian egin beharrekoa ikusi ahalko duzue: LA CARTA

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina