EGUNEROKOA / DIARIO (Adibidea)
2020ko martxoaren 12a
Atzo eguraldi zoragarria egin zuen, udan geundela zirudien. Gaur berriz, udazkena dela dirudi egun gris, epel eta lainotu honetan. Baina neguan gaudela ezin dugu ahaztu! A ze zoramena azken egunotan bizitzen ari garena ezta?
Etxean gosaldu dugu, gauzak prestatu, kotxea hartu eta eskolako bidea hartu dugu. Geroago, eskolara heldu garenean Txusi “Egun on!” esan diogu eta gainontzeko irakasleak agurtu ditugu.
Eskolan dagoen giroa oso arraroa egiten zaigu: oihurik ez, barrererik entzun gabe, zalaparta gutxiago dago, baita txirularen soinuak eskolatik urrundu direla sumatu dugu… egia esan behar dizuegu: FALTAN BOTATZEN ZAITUZTEGU !
Azkenik, pertsianak igo ditugu, ordenagailua piztu eta lana prestatzen hasi gara.
Horregatik, adi egon!
Laster gure berri izango duzue!
Ordurarte, txintxo ibili. 👋🏾 😜
Ane eta Mikel.
__________________________________________________________________
Orain zure txanda da, egizu 3 egunetako egunerokoa.
Hasi ohetik jeikitzen zarenetik egiten duzuna kontatzen:
- Zer ordutan esnatu zara?
- Zer eguraldi egiten du gaur?
- Zer gosaldu duzu?
- Zer egin duzu ondoren?
- Etxeko lanetan familia lagundu duzu? (bazkaria prestatu, etxea txukundu, mahaia prestatu eta jaso…)
- …
*** Orri solte batean idatzi / Escribidlo en una hoja.
*** Letra eta ortografia zaindu, paragrafoak sortu, lokailuak erabili (hasieran, geroago, horregatik, goizean, gauean, etab.)…
Irrikitan gaude zuen egunerokoak irakurtzeko!
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu