GAURKO LANAK:
- MATEMATIKA: Matific-en bidali ditugun ariketak egin.
- TXANELA:
- Txanelako 12.orrialdeko eta blogeko galderak zuzendu.
- Deskribapenaren fitxa egin (batzuk bukatu duzue)
- INGELESA: Ingeleseko ariketak egin (ez dituzue derrigorrez egin behar).
MATEMATIKA.
Matific-en bidali ditugun ariketak egin. Oso dibertigarriak dira!
Egin behar dituzue "Etxeko lana" atalean dauden ariketak. Eta aurrera jarraitzeko gutxienez episodio bakoitzean 3 izar lortu beharko dituzue. Animo!!!
TXANELA.
TXANELAKO ERANTZUNAK.
Txanelako 12. orrialdeko eta blogeko galderak zuzendu.
12.orrialdeko galderen erantzunak:
- Zer ibaiaren ertzetan sortu zen txinatar zibilizazioa? Huang Ho ibaiaren (Ibai Horiaren) ertzetan sortu zen txinatar zibilizazioa.
- Txinatar zibilizazioaren sorrerak ez al dizu beste zibilizazioaren bat gogorarazten? Zein? Bai, Egipto zibilizazioaren sorrera gogorarazten dit, Egipto ere Nilo ibaiaren ertzetan sortu zelako.
- Euskal Herriko ibai ertzetako lurrak ere emankorrak al dira? Bai, Euskal Herriko ibai ertzetako lurrak ere emankorrak dira. Adibidez, Ebro ibaiaren ertzean mahastiak landatzen dira.
Blogeko galderen erantzunak:
- Ze arotan agertu zen lehen txinatar idazkera? Lehen txinatar idazkera Brontze Aroan agertu zen.
- Nondik dator ``Txina´´ izena? Txina izena Qin dinastiatik dator.
- Zergatik dinastia guztietatik Qin dinastia da famatuena? Qin dinastia izan zen famatuena, Txina batu eta inperioa osatu zuelako.
- Zertarako eraiki zuten Harresi Handia? Beste lurraldeetatik babesteko eraiki zuten Harresi Handia.
- Ze dinastiak bukatu zuen Harresi Handia? Han dinastiak bukatu zuen Harresi Handia.
DESKRIBAPENA
Deskribapenaren fitxa egin (batzuk bukatu duzue).
Deskribapenak 3 zati nagusi ditu:
- AURKEZPENA: pertsonaren ezaugarri nagusiak adierazten dira: nor den, non bizi den, zenbat urte dituen...
- KANPOKO ITXURA: pertsonaren alderdi fisikoa adierazten da, hau da, gure begiek pertsona bati begiratzerakoan antzematen dutena: ilea nolakoa duen, aurpegia, arropa mota... Itxura adierazteko, ordena jakin bati jarraitzen zaio: gorputzaren goialdetik hasi eta beherako ordenari, oro har.
- IZAERA: pertsona hori ezagututa bakarrik jakiten diren ezaugarriak aipatzen dira: bihotz onekoa, alaia, jatorra, dibertigarria...
Hortaz, zuen deskribapenak ere 3 paragrafo izan beharko ditu. Egitura hau izan beharko du:
INGELESA
Ikerrek joko hauek prestatu dizkigu hiztegia lantzeko:
- Here you have some vocabulary games. First of all, review the flashcards and practice the pronunciation. Remember to turn the voice on!
- Hemen hiztegi jolas batzuk dituzue. Lehenik eta behin, flashcards errepasatu eta ahoskera praktikatu. ahotza aktibatzeaz gogoratu!
- Aquí tenéis algunos juegos de vocabulario. Lo primero de todo, repasa las flashcards y practica la pronunciación. ¡Recuerda activar la voz!
- MEMORY GAME: turn over pairs of matching cards.
- MEMORY JOKOA: batera joaten diren karta bikoteei buelta eman.
- EL JUEGO DEL MEMORY: dale la vuelta al par de cartas que combinen.
- PADLOCKS GAME: Write the words correctly in order to open all the padlocks.
- GILTZARRAPOEN JOKOA: Hitzak ondo idatzi giltzarrapo guztiak irekitzeko.
- EL JUEGO DE LOS CANDADOS: Escribe bien todas las palabras para abrir los candados.
- SNOWMAN GAME: figure out the hidden word. Be careful! Every letter you miss, the snowman will melt down.
- ELURREZKO PANPINAREN JOKOA: Hitz ezkutua asmatu. Kontuz ibili! Huts egiten duzun letra bakoitzeko elurrezko panpina urtuko da.
- EL JUEGO DEL MUÑECO DE NIEVE: Adivina la palabra oculta. ¡Ten cuidado! Cada vez que falles una letra el muñeco de nieve se derretirá.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina