Egun on Arantzurdeak!
Tai Chia edo Tai Chi Chuana, txinatar jatorrizko arte martziala da. Gure barneko energia garatzean oinarritzen da. Hau da, gure gorputza, adimena eta espiritua batera lantzen ditu.
Nork sortu zuen argi ez badago ere, arte martzial zaharrena da. Txinako dinastiaren Liang aroan asmatu zela diote. Cheng Xing-Xi buruzagi militarrak hain gustuko zuen, non bere soldaduak hura egitera animatzen baitzituen.
Gaur egun, nahiz eta nagusiki Tai Chi-a erlaxatzeko erabili, borrokarako teknika eskas batzuek ere baditu. Ikusiko duzuenez, mugimendu guztiak oso motelak dira eta gorputz guztiaren kontrola behar da.
Hau guztia jakinda, gaur Tai Chi bideo batzuk ekartzen dizkizuegu, zuek ere etxean praktikatu ahal izateko. Baina ikusi baino lehen pixkat erlazatuko, horretarako hurrengo pausuak jarraitu (liburuan 32. orrian):
1. pausua: jesarri lurrean eta gurutzatu hankak, oin bat kontrako belaunaren gainean jarriz.
2. pausua: gero, jar ezazu esku bakoitza belaun bakoitzaren gainean, eskuak irekita eta gora begira.
3. pausua: jarraian, jaitsi ezazu pixka bat kokotsa, eta jar ezazu mingaina aho sabaiaren kontra.
4. pausua: bizkarra tente duzula, saiatu gihar guztiak lasaitzen, arnasa astiro hartu eta botatzen duzun bitartean.
1. bideoa
2. bideoa
Animatu zaitezte!
Jon, Mikel eta Ane
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina