TERRAKOTAZKO ARMADA (14. orria)

Egun on Arantzurdeak!


Gaur zerbait bitxia ikasiko dugu, terrakotazko armadari buruz hain zuzen ere, Txanelako liburuan 14. orrian daukazue. Jarraian ikusiko dituzuen irudiak eta bideoak harrigarriak dira, soldatuak eta zaldi-irudiak dira, hauek Lehen Quin Enperadorearen Mausoleoaren barruan aurkitu zuten. Tamaina errealeko 7.000 zaldi eta gerlariz osatuta. 


Resultado de imagen de guerreros de terracota

Quin Shi Huangekin, bere burua Txinako lehen enperadore izendatu zuen Quin dinastiako lehen enperadorearekin, lurperatu ziren, k.a. 210 - k.a. 209 bitartean. Estatua horiek lurperatuta, Enperadoreak bere agindupeko tropak izaten jarraituko zutela uste zen. 

Hau munduko aurkikuntzarik garrantzitsuenetarikoen artean dago, eta lurretik atera zituztenean 1974ko martxoan, tokian bertan museo bat eraki zuten "Lehen Qin Enperadorearen Terrakotazko Armadaren Museoa" izenekoa. 


Resultado de imagen de terracotta warriors horse

Irudi guztiak desberdinak dira, batzuk bibotedunak dira, beste batzuk gazteak, zaharrak, etnia askotako ezaugarriak nabari zaizkie. Soldatu bakoitza bere arma zeukan; arkua, lantza, ezpata... baina Qin dinastia bukatzean, nekazariek hilobian sartu eta armak lapurtu zituzten.  


Resultado de imagen de terracotta warriors

EGINBEHARRAK:

  1. Bideoa ikusi eta honetaz disfrutatu / Ver el video y disfrutarlo.
  2. Galdera hauek erantzun, koadernoan eta tutorearen korreo elektronikora bidali / Responder las preguntas y enviarlas al correo electrónico del tutor/a:
      • Enperadore Handiak boterea ere handia zuela iruditzen al zaizue?
      • Zer pentsatzen duzu irudi hauek guztiak erabiki zituen edo zituzten artistei buruz?
      • Gaur egun, zuk uste duzu horrelako artelanak egin ahal direla? Zergatik?
  3. Zuen txanda da, zuen terrakotako soldadua egin beharko duzue. Marrazkia marraztuta eta margotuta dagoenean, tutoreari bidali eta denak jasotzen ditugunean blogera igoko ditugu / Hacer un dibujo sobre los soldados de terracota, dibujarlo y pintarlo. Una vez terminado enviarlo al correo electrónico del tutor/a:


Aio pelaio ☺️☺️ zuen marrazkien zain gaude

Jon, Mikel eta Ane


Iruzkinak

Argitaratu iruzkina