TXANELA eta MATEMATIKA


TXANELA.

Kaixo lagunak!

Zer moduz moldatu zineten txinatarren letrekin?

Hemen dituzue atzoko galderen erantzunak: 

-Mezu sekretua: FALTAN BOTATZEN ZAITUZTEGU.

-Txanela liburuko 20.orrialdeko 3 galderen erantzunak:

1) Euskal Herrian gauza bera gertatzen al da? Zer hizkuntza erabiltzen dira Euskal Herrian? Bai, Euskal Herrian ere dialekto eta hizkuntz desberdinak daude. Hiru dira Euskal Herrian erabiltzen diren hizkuntzak: Euskara, Gaztelera eta Frantzesa.

2) Euskarak ba ote du dialektorik? Zein? Bai, Euskarak baditu dialektoak ``euskalkiak´´. Hauek dira euskalki batzuk: Gipuzkera, Lapurtera, Zuberera…

3) Zer da euskara batua? Euskara batua Euskal Herriko hizkuntz ofiziala da. Denen artean elkar ulertzeko sortu zena.


TXANELA. GAURKO LANAK. 

Gaur Filosofo Txinatarrak ikasiko ditu. Baina zer dira filosofoak?


Filosofoak pentsalariak dira. Unibertsoari, munduari eta gizakiari buruz gogoeta egiten dutenak dira. 


Beraz gu ere erdi filosofoak gara! Ze ikastolan asko pentsatu behar dugu ariketa guztiak egiteko (matematika, txanela, euskara, ingelesa…)

Txinan bi filosofo famatu egon ziren: KONFUZIO eta LAO TSE
Begiratu arretaz eskema eta irakurri. 
Hemen dituzue gure bi filosofo txinatarrak: 
Orain irakurri Konfuzio filosofoaren inguruko informazioa eta ondoren erantzun galderak. Galderak erantzuteko hartu etxeko folio txuri bat eta (a,b,c) erantzunak apuntatu. 

Bihar blogean erantzun zuzenak emango dizkizuegu. Animo!!

MATEMATIKA

Gehiketen fitxa egin behar duzue. 
Gogoratu eramanekin! 


ANE, MIKEL eta JON.

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina