BIDEOBURUKETA I

BIDEOBURUKETA I: orduak, dirua eta batuketak / kenketak zenbaki hamartarrekin.


Egun on Arantzurdeak, 

Gaurko eginbeharren artean, "bideoburuketa" hau (sarrera honen behekaldean dago) egin beharko dugu. Istorio txiki honetan bi pertsonaien txango bat ikusiko duzue. Bertan hiru galdera erantzun beharko dituzue.

Galdera horiek ondo erantzun ahal izateko, komenigarria da orduak, euroak eta batuketak/kenketak zenbaki hamartarrekin nola egin behar diren gogoratzea.
1. Orduak:
Ordu bat = 60 minutu.
Minutu bat = 60 segundo.
  • Orduak => orduekin batu behar ditugu.
  • Minutuak => minutuekin batu behar ditugu.
  • Segundoak => segundoekin batu behar ditugu.
2. Euroak:

ALDAKETAK EGITEKO APLIKAZIOA: 1€ => 100 zentimo (cént.)

JOLASA I: Txanpon egokiak aukeratu produktuen prezioa lortu ahal izateko.


3. Batuketak / Kenketak zenbaki hamartarrekin: 
Batuketak eta kenketak zenbaki hamartarrekin (komekin) ere berdin berdin egiten dira:
A. Zenbakiak ondo kokatu: hamarrekoak hamarrekoen azpian, batekoak batekoen azpian...
B. Ez ahaztu emaitzan ere koma ( , ) dagokion tokian jarri behar dugula.

BIDEOBURUKETA I: 
Orain zuen txanda da, bideoburuketa arretaz entzun eta galderak ondo erantzun. Galdetzen dituen eragiketak ondo egiteko arkatza eta papera erabili: ✏️ 📝

Iruzkinak