GUTUNAK edo POSTALAK IDAZTEN!
Oporrak hurbiltzen doaz eta berriro eskolan elkartu arte zenbait hilabete falta dira. Gure lagunak eta irakasleak aspaldi ez ditugu ikusten. Nahiz eta deiak, emailak edota bideo deiak egin... gutunek eta postalek beti izan dira balio eta sentimendu handiko idazlanak.
Gutun edo postal bat ukitu, usaindu eta maitasun handiz gorde dezakegu. Bidaia motza eta besteetan luzea egiten dute gure etxera heldu baino lehen. Postontzitik, furgonetaz, bizikletaz... bidaiatzen doaz esku batetik bestera postariak gure etxeko txirrina jo eta portaleko postontzian utzi arte.
Aste honetan hau proposatzen dizuegu: lagun bati gutun edo postal bat idaztea ikasturte honetan gertatu zaizun zerbait kontatuz edo udan egingo duzun gauza bat azalduz.
Esta semana os proponemos lo siguiente: escribe (en Euskera) una carta o postal a un amigo o amiga contándole algo que te haya ocurrido durante este curso o algo que tengas planeado hacer durante el verano.
- Gutunak edo postalak nola idatzi behar diren ikasi. 👀
- Gure laguna aukeratu. 🧍♀️🧍
- Gutun edo postalean idatziko ditugun ideiak pentsatu. 💡💬
- Zirriborroa paper "zikin" batean idatzi. 📝
- Osteguna baino lehen irakasleari zirriborroa bidali zuzendu ahal izateko. ✅
- Ostegunean: zirriborroa garbira pasa. 📝
- Nahi izanez gero, zuen artean postala edo gutuna bidali. 💌 📩 📬
Hau gure lehenengo saiakera izango da. Horrela udan guztion artean postal eta gutun ederrak bidali ahalko ditugu!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina