IDAZLANA - "KALEKONTUAK"
Azkenean etxetik atera gara!
Egun asko pasa ditugu etxean sartuta irten ezinik. Batzuetan oso ondo pasa dugu, besteetan aspertuta, goibel edo triste samar egon gara.
Egun asko pasa ditugu etxean sartuta irten ezinik. Batzuetan oso ondo pasa dugu, besteetan aspertuta, goibel edo triste samar egon gara.
Etapa hau, momentuz, atzean utziko dugu eta horregatik aldi berri honi poztasunez eta irribarre handi batekin ekingo diogu!
Aste honetan zuek lehen aldiz kalera atera zineten egunaren esperientziak, emozioak, sentsazioak eta sentipenak jakin eta irakurri nahi ditugu.
- Nola sentitu zarete etxean egun hauetan? Eta lehen aldiz kalera atera zinetenean? Zer emozio izan zenituen?
- Zer egin zenuen kalera ateratzerakoan?
- Norekin joan zineten kalera?
- Zeozer harritu zintuzten?
ADIBIDEA:
K A L E K O N T U A K
SARRERA:
Gaur azkenean etxetik atera naiz. Egun asko igaro ditut etxetik atera gabe eta urduri nengoen.
EKINTZAK:
Aste hauetan zehar gauza asko egin izan ditut: logela margotu, armairuak txukundu, arrebarekin Lego bat muntatu, zenbait errezeta sukaldatu... Momentu horietan oso gustora sentitzen nintzen, alai eta pozik.
Baina egun txarrak ere bizi izan ditut. Batzuetan denbora oso astiro pasatzen zen ia egun guztiak berdinak zirelako. Noizbehinka triste, gogorik gabe eta nekatuta egonten nintzen, baita negar egiteko gogoa izan nuen ere.
Gaur berriz, etxetik atera naizenean arnas sakon bat hartu eta nire alboko mendi edo muinoa igotzera joan naiz. Alaitasuna sentitu dut nire oinekin mendia igotzen hasi naizenean. Geroago, poztasuna nabaritu dut txorien eta kilkerren soinuak entzutean.
ONDORIOA / AMAIERA:
Azkenean, mendi tontorrean nengoela, isil-isilik geratu naiz paisaiari begira. Lasaitasun handia eman dit nire herriko ikuspegi eder hau berriro ikustea.
Ez dut besterik behar!
Mikel
KALEKONTUAK AUDIOA:
REDACCIÓN (Euskera): esta semana nos gustaría leer las sensaciones, emociones y experiencias que habéis sentido y tenido al salir por primera vez de casa después de tanto tiempo.
Emozioekin bizi gara, emozioekin aurkitzen gara eta emozioak kudeatzen saiatzen gara. Garrantzitsua da norbera nola sentitzen den jakitea egoera ezberdinetan, harremanak osasuntsuagoak izateko eta besteek zer sentitzen duten ulertzeko. Oinarrizko 10 emozio daude: alaitasuna, tristura, amorrua, nazka, errua, beldurra, segurtasuna, jakin- mina, miresmena eta harridura.
Vivimos emociones, nos encontramos emociones e intentamos gestionar las emociones. Es importante saber cómo se siente cada uno en distintas situaciones, para que las relaciones sean más saludables y para entender qué sienten los demás. Hay 10 emociones básicas: alegría, tristeza, enfado, asco, culpa, miedo, seguridad, curiosidad, admiración y sorpresa.
ZUEN IDAZLANAK ORRI MARRADUN BATEAN IDATZI ETA GURI BIDALI.
Mila esker !
📝 ➡️ 📬
uaaaaaa uaaaaa ze polita mikel uaaaaaaa
ErantzunEzabatudaba3. b
bale lasaitu naiz egin bear dugu berdinia etxeko lanak dira
EzabatuESKERRIK ASKO DABA !
EzabatuMikel
ahh nor bait daki noiz den maialenren urtebetetzea
ErantzunEzabatuMaialenen urtebetetzea ostiralean da. Maiatzak 8.
EzabatuMikel :)
Ze ondo Mikel
ErantzunEzabatuIzane 3.A
Mila esker Izane !
EzabatuMikel :)