4.4 - INGURUNEA: animalien ugalketa motak

 ANIMALIEN UGALKETA MOTAK

Animaliak eta landareak nonbaitetik jaiotzen dira izaki bizidunak direlako, baina denek ez dute prozesu bera egiten; hainbat ugalketa mota daude. Azter ditzagun!
BIDEOA:
Gure planetan animalia asko dago eta, bideoan ikusi duzunez, ugaltzeko hainbat modu dituzte. Orain ugaltzeko modu horiek eskema eta mapa kontzeptual honetan ikusi eta ikasiko ditugu.
ESKEMA:
Animalia batzuen ugalketa asexuala da, hau da, sexu ezberdinetako animalien arteko harremanik gabe ugaltzen dira. Arraren eta emearen arteko harremana ezinbestekoa denean, ordea, ugalketa sexuala dela esaten dugu.
Arrautzetatik jaiotzen diren animaliei obiparoak deritze, adibidez oiloa. Beste animalia batzuk, berriz, bibiparoak dira, kumeak amaren sabeletik jaiotzen direlako, esaterako txakurra.
MAPA KONTZEPTUALA: 
MAPA KONTZEPTUAL INTERAKTIBOA: ikonoetan klik egin.



Iruzkinak

Argitaratu iruzkina