ABESTIA: BEGIRADAK - Errietan

BEGIRADAK

Lasaiak, sakonak, indartzen gaituztenak, politak, goxoak, liluragarriak... Beste batzuk noraezean galtzen dira bidean konplizitatea aurkitu nahiean. BEGIRADAK ARIMAREN LEIHOA, BIHOTZAREN HIZKUNTZA, BILUZTEN GAITUEN ISPILUAREN ISLA. HITZ BATEN IRUDIA, IRUDI BATEN HITZA, ISILTZEN DUGUNAREN OIHARTZUNA. BEGIRADAK Mingarri, temati eta zelatariak, goitik beherako erradiografiak. Misteriotsu, axolagabe, hutsak edota hutsak, gezurrez mozorrotutako egiak. BEGIRADAK ARIMAREN LEIHOA, BIHOTZAREN HIZKUNTZA BILUZTEN GAITUEN ISPILUAREN ISLA. HITZ BATEN IRUDIA, IRUDI BATEN HITZA, ISILTZEN DUGUNAREN OIHARTZUNA. BEGIRADAK

Iruzkinak