EUSKARA ASTEA ETA ASMAKIZUN LEHIAKETA



Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta gure asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.


 Datorren astelehenean hasita eta abenduaren 2ra arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.


Hona hemen arauak:


1. Bederatzi asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta abenduaren 2an azkena.


2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.


3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.


4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin:  SUKALDARITZA


5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 5. mailako gela bakoitzean.


6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 2a, osteguna,  izango da.


7. Asmakizunen erantzunak ostiralean, abenduaren 3an, jakinaraziko dira gure blogean.


8. Saria liburu bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!

MAHAI INGURUAN EROSO

EUSKARAZ GOZO-GOZO


Iruzkinak

Argitaratu iruzkina