SCRATCH - AKUARIOA

https://scratch.mit.edu/projects/62826/

Aquarium proiektua ireki eta aztertu elementu bakoitza.

Ikusi nola dagoen eginda eta bertan aldaketa berriak egin: arrainen abiadura, arrainen izenak, burbuilen mugimenduak …

Ondoren  bakoitzak bere akuario- animazioa  egingo du honako baldintzak kontuan izanik:

- Gutxienez animali hauek agertu behar dira: Bi arrain, karramarro bat, ostra bat eta olagarro bat. (animaliaren bat ez baduzu aurkitzen, zuk marratu dezakezu)

- Animaliak mugimenduan arituko dira etengabe.

 - Arrainak ertzera heltzean errebotatu egingo dute.

 - Ostra ez da mugituko, baina ahoa zabaltzen arituko da.

- Animalien gainean klikatzean euren izena esango dute.

- Olagarroak gorantz ihes egingo du bere gainean klikatzean.

- Burbuilen mugimendua simulatu behar da.


IKASLEEN LANAK

Iruzkinak