TIPI-TAPA, TIPI-TAPA
KORRIKA!
Gaur, martxoak 31, Korrikak bere ibilbideari hasiera emango dio Amurrion eta hamaika egunean zehar Euskal Herriko hainbat toki zeharkatuko ditu, apirilaren 10ean Donostiara iritsi arte.
Bihar, apirilak 1, Korrika Gasteiztik pasatuko da, eta Arantzabela ikastolako komunitateak ere parte hartuko du, betiko lez. 356. kilometroan izango da Aranbizkarra eta López de Guereñu ikastetxeekin batera.
- Non? Martxoak 8 kalean
- Noiz? Iluntzeko 20:37an
Egun polita izango da! 18:00etatik aurrera hainbat ekintza (jolasak, malabareak…) antolatu dira auzoko guraso elkarteetatik Salburua ikastetxean, eta gero, guztiok batera Arantzabelako kilometrora joango gara!
Hemen KORRIKA ZUZENEAN ikusteko aukera duzue:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina