UNAX UGALDE

Unax Ugalde, 1978ko azaroaren 27an jaio zen, Gasteizen.  Arantzabela ikastolan ikasi zuen eta oso maitatua zen bertan. Gaur egun, Arantzabela ikastolan dauden bi irakasle, Esther eta Serapio, bere irakasleak izan ziren, eta oso alaia eta zintzoa zela diote.

Arantzabelatik alde egin eta nagusiago egin zenean, itsas zientzietako ikasle bihurtu nahi zuen. Dena den, interpretazioaren munduari gustua hartu zion, Arte Dramatikoko klaseetan izena emanez. Esaten dute, ikasketak ordaintzeko, txokolatezko bolaz mozorrotzen zen supermerkatu batean egin zuen lan. Telebistako lehen lana ETBko “Entre dos fuegos” telesail batean lortu zuen 1998an, 20 urte zituela. 1999an Euskal Herria utzi eta Madrilen aktore karrera hasi zuen. “A las once en casa”, “El grupo” eta “Periodistas” telesailei esker, nolabaiteko ospea lortu zuen. “El grupo” telesailean egindako lanagatik, hain zuzen, aktore berri onenaren sarirako proposatua izan zen Aktoreen Batasunagandik.

2002an pantaila handira, zinemara, egin zuen jauzi, “Báilame el agua” filmean debutatu zuelarik, eta ordutik pelikula askotan parte hartu du: “Hector”, “Alatriste”, “La buena vida”, Bon appetit”... Aipatzekoa da, “Hector” pelikulan egindako lanagatik Goya sarietan izendatua izan zela.

Azken urteetan parte hartu duen telesailik garrantzitsuenen artean “Vivir sin permiso”, “Amar es para siempre” edota “La valla” aurkitzen dira. Eta hemendik aurrerako guztia, ikusteke dago. 

Seguru lan bikainak izango dituela esku artean!

Iruzkinak