Peru Abarrategik irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa!

AUPA PERU ETA SERAPIO!

Peru Abarrategik irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa asteburu honetan Gasteizen jokatu den finalean. 608 puntu lortuta, Serapiok jantzi dio txapela Abarrategiri. 

Viñaspreren burutik Abarrategiren burura egin du salto txapelak, eta Arabako lehen bertso eskolen sortzaile Serapio Lopez Ortuetak jantzi dio. Bertsolari, irakasle eta antolatzaile moduan aritu da ordutik. 2017ko finalean kantatu zuen azken aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan, eta, horrela eskertu nahi izan dio egindako ibilbidea Arabako Bertsozale Elkarteak.

Iruzkinak