6.1 - Kontinenteen jitoa eta Lurraren sorrera (ESKEMA)

AZALPENA

Alfred Wegener meteorologo eta geofisiko alemaniarrak 1912. urtean (XX. mendea) Kontinenteen jitoaren teoria proposatu zuen. Teoria honetan lur eremuen mugimendua azaltzen du.

Duela 255 Ma (milioi urte), Pangea izeneko lur-masa bakar batean elkartuta zegoen Lurra. Urte askoren ostean eta Wegenerrek esandako mugimendu horiei esker planetako lur eremua (Pangea) bi zatitan banatu zen. Hau duela 150 Ma Laurasia (iparraldean) eta Gondwana (hegoaldean) gertatu omen zen.

Gaur egun, ordea, bost kontinente bereizten ditugu: Afrika, Europa, Asia, Ozeania eta Amerika. Antartika ere, beste teoria batzuen arabera, Hego Poloan dagoen kontinente bat dela esan daiteke. 

Kontinenteen banaketa ez da gelditu eta poliki-poliki aldatuz joango da.

Iruzkinak