- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Bideoan ikusi dugun erliebe-elementuari sumendi deitzen zaio. Sumendia erupzioan hastean, mantuan dauden arroka urtuak kanpora irteten dira.
Gasdun edari bat astintzean turrustan ateratzen denean bezala dihardu sumendiak. Lur barneko indarren eraginez lurrazaleko zirrikituetatik gora doazen materialek irekigune bat topatzen badute, indarrez irteten dira, eta magma eta gasak kanpora ateratzen.
Magmak (1) egindako bideari tximinia deritzo, eta tximiniaren ahoari kraterra.
Laba (2) hozten denean solidotu egiten da, eta, hala, magma-harriak sortzen dira.
_____________
(1) Magma: mantuan sortzen den material urtu beroa.
(2) Laba: sumendiak jariatzen (botatzen) duen materiala.
- Plaken arteko talken ondorioz, mendikateak, tolesak eta failak sortzen dira.
- Plaken arteko talkak eragiten duen dardarari lurrikara deitzen zaio.
- Sumendia magma eta gasak kanporatzeko lurrazalean sortzen den irekigunea da.
- Lurrikarak, sumendiak, itsasikarak, tolesak eta failak lurraren eraketan parte hartzen duten barne-indarrak dira.
- Lurrikarak sismografo izeneko tresna berezi batzuen bidez erregistratzen dira.
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina