Helmugara iritsi gara

Helmugara iritsi gara eta gu geltoki honetan jaitsiko gara. Agur esango dizuegu, edo hobeto esanda: laster arte. Bidea luzea izan dela dirudi orain,  baina ziztu bizian pasa dira urte hauek! 

Lau ikasturte hauetan erabilitako Blog hau ere ixteko ordua da. Argazkiak atalean zuen ibilbidearen aztarnak aurkituko dituzue, zenbat momentu eta zenbat bizipen. Agur Arantzurdeak!

Bideak aurrera jarraitzen du eta seguru gaude etorriko zaizkizuen erronkei aurre egingo diezuela; errespetuz, lasaitasunez eta zuen alboan dituzuen pertsonekin.

Geldiezinak zarete, ez dezala denborak itzali piztu duzuen sugarra. Eta azkenengo gaua balitz bezala egin ezazue eztanda!

A

B

Besarkada handi bat, maite zaituztegu!

Iruzkinak